Salneurrian, BEZa barne       Ez duzu produkturik saskian
imagen1imagen2imagen3

Puntutan

Bertsoak, barruak puntuz puntu jazten dituen bezala; puntuz puntu jantzi nahi du, PUNTUTANdendak azala ere.

Bertsoak, hitzak, esaerak... hizkuntza bera oinarri hartuta sortuko diren diseinuekin marraztuko ditugu erropak. Puntuak harilkatuz koloreztatuko ditugu hitzak.

Bertsolariak, puntuz puntu osatzen dituzte bertsoak. Esaera zahar eta berriek, hitzen harian izkutatzen dituzte puntuak. Jostunak, puntuz puntu harilkatzen ditu ohialak. Puntuz puntu osatuko du, PUNTUTAN dendak, bere bidea.

Bertsozaleak eta lagunak dira PUNTUTAN denda sortu duten Eneko eta Unai. Elkarri puntuak jarriz, josi dute proiektua. Neurri, doinu, kolore eta irudi guztiak izango dira puntutan jarduteko gai.

Gure berripaperera harpidetu eta eskaintzak jasotzen lehena, eta batzutan bakarra, izango zara. Bertan sartu